Gure eskaintza, gizalegezkoa eta profesionala, zuk izan ditzakezun arazoei konponbidea bilatzen saiatuko gara. Horretarako, zerbitzu hauek jartzen ditugu zure eskura:
Ospitalizazio-unitateak banakako geletan, inguru atsegin batean arreta kualifikatua emateko.
Kirurgia-aldea mota guztietako kirurgietarako bikain hornitutako ebakuntza-gelekin eta erditzen laguntzeko gelekin.
Zainketa Intentsiboetako Unitatea bederatzi box bakarturekin. Baliabide tekniko modernoenak dituzte, eta unitate mota honetako pertsonal espezializatua dago 24 orduz.
Larrialdietako Zerbitzu etengabekoa urteko egun guztietan, Klinikan bertan gertatzen diren zein kanpotik datozen larrialdiei erantzuteko gaitasuna duten box bakartuekin.
Pediatriako Larrialdietako Zerbitzua pediatra espezialistekin 24 orduetan.
Diagnostikoetarako Zerbitzu Zentrala: Erradiologia arrunta, Mamografia, Ekografia, Hezurretako Dentsitometria, Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (eskanerra), Erresonantzia Magnetiko Nuklearra, Medikuntza Nuklearra, PET-TAR, Ekokardiografia, Hemodinamika, Endoskopia Unitatea, Hematologia Laborategia, Biokimika-Mikrobiologia Laborategia, Anatomia Patologikoa, Mediku-azterketa Unitatea.
Zerbitzu Terapeutiko Zentralak: Koronarioetako eta Hemodinamikako Unitatea, Erradioterapia, Mina Tratatzeko Unitatea, Hemoterapia, Farmazia, Kimioterapia, Talka-Uhin muskulu-eskeletikoak.
|