Zerbitzu asistentzialak >> Asistentzialak

Gure eskaintza, maila humano eta profesionalean, sor daitezkeen arazoak konpontzen saiatzea da. Horretarako honako zerbitzu hauek jartzen dizkizugu eskura:
Ospitaleratze Unitateetan banakako logelak, ingurune atseginean atentzio kualifikatua errazteko.
Eguneko Ospitale Unitatea. Kimioterapia eta beste tratamendu batzuetarako hamaika besaulki eta ohedun bi boxekin.
Edozein motatako ebakuntzetarako ekipatuta dauden ebakuntza gelak eta erditzeko atentzio gelak dituen Kirurgia Arloa.
Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU).
Isolatuak eta independenteak diren hamaika box dituen Zainketa Berezietako Unitatea: beharrizan tekniko modernoekin eta 24 orduetan mota honetako unitateetarako bereziki espezializatutako langileekin.
Urteko egun guztietan larrialdiak atenditzeko Larrialdi Zerbitzua, bai Klinika barruan sortzen direnerako, baita kanpotik datozenerako ere. Bost box dituen Behaketa Unitatea Larrialdietan.
Pediatriako Larrialdi Zerbitzua pediatriako espezialistekin, 24 orduetan.
Diagnostikoetako Zerbitzu Zentralak: Ohiko Erradiologia, Mamografia, Ekografia, Hezur Dentsitometria, Ordenagailu Bidezko Tomografia Axiala (Eskanerra), Erresonantzia Magnetiko Nuklearra, Medikuntza Nuklearra, PET-TAR, Ekokardiografia, Hemodinamika, Endoskopiak, Hematologia eta Biokimika-Mikrobiologia Laborategiak, Anatomia Patologikoa, Azterketa Unitatea.
Zerbitzu Zentral Terapeutikoak: Unitate Koronarioa, Hemodinamika, Erradioterapia, Minaren Tratamendurako Unitatea, Hemoterapia, Odol Bankua, Farmazia, Kimioterapia, muskulu-eskeletikoen talka uhinak, Genetika.V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com