Gerentzia >> Kalitate politika

Xedea

San Sebastian Klinika IMQ Taldearen asistentzia sareko zentro sanitario pribatua da. Bere xedea, asistentzia zerbitzu bikaina ematea da kalitate maila handieneko eskaintza zabalari esker, bai profesionalen gaitasun eta tratuagatik, baita ekipamendu teknologikoagatik ere.

Ikuspegia

Euskal Herriko osasun pribatuaren erreferentea izateko prestigio finkatua eta berritzailea duen zentro bihurtzea, bere zerbitzu eta profesionalen bikaintasunak bereizia, ikerkuntza eta irakaskuntza bultzatuz; guzti hau, bezero eta gizartearekiko konpromisoan oinarrituta.

Gure balio eta konpromisoak hauek dira:

  • Bezeroen beharrizan eta nahiak betetzea, kalitate tekniko eta zerbitzu kalitate handia eskainiz, baita segurtasun eta tratu pertsonalizatua ere.
  • Emaitzetara zuzendutako etengabeko hobekuntza eta efizientzia indartuz.
  • Gure profesionalak pozik egotea euren prestakuntza eta motibazioa indartuz eta talde lana bultzatuz, hala nola, profesionalen eta prozesuen arteko koordinazioa arrakastarako ezinbesteko elementua izanik.
  • Inguru seguru eta atsegina ingurumenarekiko begirunea dutenentzat.
  • Berrikuntza, bai kudeaketa eremuan baita teknologia berriak sartzean ere.

V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com