Klinikara heltzen zarenean

  Klinikaren sarreran, atari nagusian, bi zatitan banatutako mostradore bat aurkituko duzu. Mostradorearen erdian Informazio Zerbitzua dago, dauzkazun zalantzak argitzen laguntzeko. Ondoan, telefono deien banagunea dago.

  Klinikara Larrialdietako Zerbitzuaren bidez sartu eta ospitalizatzen bazaituzte, lagundu dizun pertsona Pazienteak Onartzeko Zerbitzura joan behar da datu administratiboak betetzera, deitzen dituenean.

  Ospitaleratzea aurretik prestatuta badago, zuzenean joan behar zara Pazienteak Onartzeko Zerbitzura.



Pazienteak onartzeko zerbitzua



  Itxarongelara igogailuaren ondoan dagoen atetik sartzen da, atari nagusiaren eskuinaldean.

  Ondo identifikatu diezazuten, hurrengo dokumentazioa ekarri behar duzu:

  • Nortasun Agiria.
  • Zure medikuak emandako ospitaleratze partea.
  • Mutualitate edo aseguru-entitateren bateko kide bazara, zure ospitaleratzea baimentzen duen bolantea ekarri behar duzu.

  Zure ospitaleratzea formalizatu eta gero, pazienteak onartzeko zerbitzuko pertsonalak dagokizun gelara lagunduko dizu eta han, erizaintza-taldea arduratuko da zutaz.

  Pazienteak Onartzeko Zerbitzuan zure izena duen identifikazio txartel bat emango dizute. Klinikako edozein Zerbitzura joateko gela uzten baduzu, zeurekin eraman beti txartela, nor zaren jakin dezaten eta errakuntzak ekiditeko.

    Irailaren 16tik ekainaren 15era:    Astelehena - Ostirala: 8:00 - 20:00    Larunbatetan:  8:15 - 13:00  
 
     Ekainares 16tik irailaren 15era:    Astelehena - Ostirala: 8:00 - 20:00    Larunbatetan:  Itxita  
 


 
Clínica V. San Sebastian: Rafaela Ibarra 25, 48014 Bilbao (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Fax: 94 476 05 96 / email: cvss@clinicass.com
Diseño: Kernet, internet y nuevas tecnologias