Gerentzia >> Aurkezpena

Ongi etorri San Sebastian Klinikara.

Zentro hau, 50 urte baino gehiagoko historia duen Erakunde sanitario pribatu bezala aurkezteak pozten gaitu. Izan ere, asistentzia eskaintza zabala du zerbitzuen zorroei zein azpiegitura eta ekipamendu teknologikoei erreparatzen badiegu.

BEZEROA da gure protagonista, erabaki guztietan ardatz nagusia bera delako. Horrek, bere eskari sanitarioen kalitate helburuak lortzeko lan egitera bultzatzen gaitu. Hau da, gure atentzioa zerbitzu bikain bat izatea eta ondorioz "gure izateko arrazoia".

Hala ere, ez dugu ahaztu behar, gure ardura asistentzia eremu hutsetik urrunago hedatzen dela, erabiltzaile guztientzat giro aproposa lortu ahal izateko eta klinika barruan janari eta bestelako zerbitzuetan eroso eta gustura egoteko.

Gaur egun, San Sebastian Klinika, finkatuta dagoen eta modernoa den zentro bat dela baiezta dezakegu, Bizkaiko Osasun Pribatuaren erreferentea izanik eta, erakunde guztien antzera, Gizartearekin konprometituta dagoen eta honen beharrizanak betetzeari zuzenduta, baita etengabeko hobekuntza prozesuan ere. Guzti hau, maila handiko profesionalen eskutik, zalantza barik, etorkizunerako erronka bihurtzen duena.

Amaitzeko, Zuzendaritzatik gure esker ona eman nahi dizugu jarritako arretagatik eta zure zerbitzutara jartzen gara beharrezko jotzen duzun edozein informaziotarako.

ZUZENDARITZA

V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com