 |
|
|
|
|
|
|
| |
|
Matxintxu Baserria
|
Klinikak 1953an eman zituen bere lehenengo pausoak, familia enpresa moduan. Vicente San Sebastian zirujau ospetsua izan zen sustatzaile nagusia eta klinikak bere izena gorde du, lanbidean zein gizartean egin zuen lanaren esker ona erakusteko.
Bilboko Deustu auzoan dago. Lehen Uribarri Mayor edo Caserío Matxintxu izeneko etxea zegoen lursailean eraiki zen.
|
(Klinika 1979. urtean)
|
Luis Pueyo arkitektoaren zuzendaritzapean hasi ziren proiektuko lanak, eta hasiera batean hiru solairu eta 50 ohe zituen. Geroago, beste eraikuntza fase batzuen ondorioz, Klinika handitu egin zen, eta 1979an 115 gela izatera heldu zen.
Hala ere, 1980an gertaera garrantzitsua izan zen Klinikaren historian. Urte hartan, familia enpresa zena, garai horretarako aproposagoa zen erakunde bihurtu zen. Izan ere, Igualatorio Médico Quirúrgico-k Klinika erostea erabaki zuen, Banco Bilbao, Banco Vizcaya, Caja de Ahorros Municipal eta Caja de Ahorros Vizcaína-rekin batera. Haren helburua medikuntza osoago bat ematea zen, bere aseguratuei arreta sanitario hobea eskaintzeko.
|
(Klinika gaur egun)
|
Une hartatik aurrera, aldaketa prozesu handia hasi zen, estrategia plan baten bidez. Kudeaketa profesionalizatu zen, eta plan garrantzitsua egin zen, azpiegitura, ekipamendu eta goi-teknologietan inbertitzeko Bloke Kirurgiko berria eraiki eta gela kopurua handitu zen Álvaro Líbano arkitektoaren zuzendaritzapean. Inbertsio horien helburua medikuntza modernoa eta kalitatezkoa eskaintzea zen.
Gaur egun, finantza erakundeen arteko hainbat bat-egite eta gero, Klinikaren jabetza hurrengoena da:
% 81,61 Igualatorio Médico Quirúrgicorena
% 18,39 Bilbao Bizkaia Kutxarena
Une honetan, eskari handiagoa duten Asistentzia Unitateak sortzen eta berritzen dago, asistentziak eskatzen dituen berrikuntza tekniko eta teknologikoak sartzen. Horrez gain, antolakuntza eredu berriak garatzen ari da, etorkizunari aurre egiteko prest egongo den enpresa indartu eta prestatzeko.
|
|
|
|
|
Clínica V. San Sebastian: Rafaela Ibarra 25, 48014 Bilbao (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Fax: 94 476 05 96 / email: cvss@clinicass.com
|
|