Gerentzia >> Historia

Klinikaren jarduera 1953an hasi zen, enpresa familiar bezala, Vicente San Sebastian zirujau ospetsua bere bultzatzailea izanik. Horregatik, bere lan profesional eta humanoa eskertzeko gaur egun klinikak betiko izenari eutsi dio.

Bilbon dagoen Deustu auzoan kokatua, aurretik "Uribarri Goiena" edo baita "Matxintxu Baserria" izena ere zuen eraikinaren orubean eraiki zen.

Luis Pueyo Arkitekto Jaunaren zuzendaritza eta proiektupean obrak hasi eta hasieran 50 oheko 3 solairu zituen. Geroago, beste eraikuntza fase batzuen bidez, Klinikak bere edukiera handitu zuen 1979an 115 logela izan arte.

Hala ere, 1980an Klinikarako gertakizun garrantzitsua gertatu zen, enpresa familiarra izatetik garai horretarako egokiagoa zen erakunde bihurtuz. Igualatorio Medico Quirurgicoak, bere aseguratuei osasun atentzio hobea eskaintzeko asmoz medikuntza osatuagoa eskainiz, Banco Bilbao, Banco Vizcaya, Bilbo Aurrezki Kutxa eta Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin batera klinika erostea erabaki zuen.

Une horretan, plan estrategiko bat garatzeari esker, aldaketa prozesu handi bat hasi zen. Horri esker, kudeaketa profesionalizatu zen eta azpiegituretan asmo handiko inbertsio plan bat bideratu zen, Kirurgia Bloke berri bat eta logelak gehituz, Alvaro Libanoren zuzendaritza arkitektonikoaren eskutik. Horrela, ekipamendu egokiak eta teknologia aurreratua eskainiz, medikuntza moderno eta kalitatekoa emateko aukera egon zen.

Finantza erakundeetan eman diren fusio prozesuen ondorioz, gaur egun Klinikaren jabetza honako hau da:

  • Igualatorio Medico Quirurgico: %81,61.
  • Bilbao Bizkaia Kutxak: %18,39.

Eskaera gehien duten Unitate Asistentzialak sortze eta erreforma fasean daude, eta asistentzia egokiak eskatzen dituen aurrerapen tekniko eta teknologikoak barneratzen ari dira. Horrekin batera, antolakuntza eredu berriak garatzen ari gara etorkizunari aurre egiteko prest egongo den enpresa bultzatu eta moldatzeko.

V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com