Pazientea >> Egonaldia

Logelak

Gure logela guztiak banakakoak dira eta bainugela osoa eta telebista dauzkate (Jarri harremanetan Administrazioarekin (2603 Tel.) zerbitzu hau eskatu eta tarifa kontsultatzeko) eta kutxa gotorra ere zuretzat eta zure familiarentzat egonaldia erosoagoa egiten duten altzariak ere bai. Hala ere, gaueko laguntzailearentzako ohe bihurtzen den altzari bana ere badago gela guztietan.

Zeure eskura nezeser bat izango duzu zure higienerako. Osagairen bat berritu behar baduzu, eskatu langileei.

Ospitaleratze unitatea

Egonaldian zure osasun egoera hobetzeko helburua duten profesionalen ekipo batek zainduko zaitu. Logelan erizaintzako langileek hartuko zaituzte. Eurek Unitatearen funtzionamendua azalduko dizute, ingresatuta zauden bitartean eroso sentitzeko behar duzunaz gain.

Klinikaren unitate guztietan erizaintza gainbegirale bat dago eta, beharrezkoa ikusten baduzu, berarengana jo dezakezu.

Etxean botikaren bat hartzen ari bazara, komenigarria da hona ekartzea eta erizainari esatea.

Edozein larrialdi izanez gero, ez izan zalantzarik eta jo ezazu ohearen burukoan dagoen txirrina, zaintzen zaituzten langileek lehenbailehen laguntzeko.

Logelatik irtetea erabakiz gero erizaintzako langileei esan, baita nora zoazen ere.

Isiltasuna garrantzitsua da eta, alde batetik, baxu hitz egiten, eta bestetik, telebista edo irratiaren soinuak ondokoei trabarik ez egiteko moduan jartzen saiatu behar zara.

i Zure laguntza izatea espero dugu eta zeure ahalegina eskertzen dizugu!

Egun bat klinikan

Langile sanitarioen lana goizean goiz hasten da. Goizeko zazpietan zure prozesuaren jarraipena egiteko garrantzitsuak diren datu batzuk hartzen dituzte: tenperatura, tentsio arteriala, etab. Apur bat beranduago gosaria emango dizute.

Klinikako erritmoa ingresatuta daudenen zaintza ahalik eta era hoberenean betetzeko pentsatuta dago. Horregatik, komenigarria da laguntzaileak ezarritako ordutegietara egokitzea, gaixoak artatzen dituzten langileen lana erazteko.

Egunean zehar beharrezkoa da ospitaleratuen oinarrizko datuak hartzea, honek ordea, ohiturak aldarazten ditu batzuetan eta ondorioz, desatsegina gerta daiteke. Ulertzea eskatzen dizugu. Gaixoak ahalik eta era hoberenean atenditu nahi ditugu eta konstanteak hartzea derrigorrezkoa da prozesua hobeto ezagutzeko eta arazorik ez izateko.

Agian, diagnostikoren bat edota Klinikaren Unitate desberdinetan tratamenduren bat egitea beharrezkoa izango da eguneko momenturen batean. Eraman ezazu zurekin identifikazio pertsonalerako eskumuturrekoa. Diagnostikoak edo tratamenduak egiten diren ordutegia kasuan kasuko larrialdiaren arabera eta Zerbitzuen okupazioaren araberakoa da. Lasai egon zaitezke, erizaintzakoek koordinatzen dituzte funtzio hauek.

Pazienteen janzkera

Klinikak paziente guztiei bata bat ematen die. Hala ere, pazienteak nahiago badu, bere pijama edo bainuko bata erabili dezake.

Laguntzaileak

Gauez, paziente bakoitzarekin laguntzaile banak gaua eman dezake logelan instalatuta dagoen ohedun altzarian. Zerbitzu hau arratsaldeko 20:30etatik aurrera eska daiteke.

Elikadura

Klinikak mantenu osoko erregimena eskaintzen dizu. Zure nutrizio eta kaloria beharrizanetarako egokia den eta gustukoa den menu bat eskaintzeko Nutrizioan espezialista den ekipo bat dago. Dieta berezi bat izanez gero, honek, zure medikuak agindutakoak jarraitu beharko ditu. Aipatu beharrezko ikusten dituzun dietako ohar guztiak.

Otorduen gutxi gorabeherako ordutegia

  OTORDUAK

  ORDUTEGIA

  Gosaria

  08:30

  Bazkaria

  13:00

  Askaria

  17:00

  Afaria

  20:00

Langileen identifikazioa

  Medikuak (bata).
  Erizaintza.
  Erizaintzako Gainbegiraleak.
  Erizain Laguntzaileak.
  Teknikari Espezialistak.
  Zelariak.
  Administrazioa.
  Mantentzea.
  Garbiketa.
  Segurtasuna.
  Bloke kirurgikoa

V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com