Pazientea >> Eskubide eta erantzukizunak

175/1989 Dekretuak argitaratutako eskubide eta betebeharren gutunak honako hau ezartzen du:

Pazienteak honako eskubide hauek ditu:

  • Begirunerik handienaz, zuzentasunez eta era ulerkorrean tratatuak izateko, era indibidual eta pertsonalizatuan.
  • Bere osasun egoeraz behar duen informazioa jasotzeko, egin behar zaizkion edozein ebakuntza edo tratamenduren inplikazioen informazioa ezagutzeko eta prozedimendu terapeutikoak baimentzeko.
  • Bere Historia Klinikoa Konfidentzialtasunez tratatua izateko.
  • Kexak, erreklamazioak edota iradokizunak egiteko.
  • Ospitaleko alta medikoaren txostena jasotzeko.
  • Langileen estatus profesionala ezagutu eta desberdintzeko.
  • Agindutako botiken erabilerari buruzko idatzizko jarraibide argiak jasotzeko.

Pazienteak honako betebehar hauek onartzen ditu:

  • Zentroan ezarritako arauak betetzen laguntzea.
  • Osasun erakundeetako langileak begirunerik handienaz tratatzea.
  • Duen gaixotasunari eta jarraitzen duen tratamenduari buruz benetakoa eta osoa den informazioa ematea, ahalik eta arreta egokiena jaso ahal izateko.
  • Pazienteak libreki eta behar bezala informatuta hartu dituen erabakien gaineko ondorioak onartzea.
  • Tratamenduen metodoak onartzen ez dituenean alta boluntarioa sinatzea.
  • Zerbitzuak eta instalazioak erabiltzen dituzten gainerako pazienteen ongizatean eta eskubideetan eragina izan dezaketen jokabideak saihestea.

V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com