Ongi etorri San Sebastian Klinikara.

Atsegin handiz aurkezten dugu Zentro hau, 50 urte baino gehiagoko historia duen osasun Erakunde pribatua. Zentroak eskaintza asistentzial zabala dauka zerbitzuetan, baita azpiegitura eta teknologia ekipamenduen maila altuari dagokienez ere. BEZEROA da gure protagonista, bera baita gure erabaki guztien ardatz nagusia, eta, horren ondorioz, bezeroaren osasun eskariak betetzeko kalitatezko zerbitzua eskaintzeko lan egiten dugu. Azken batean, gure helburua da arreta ezin hobea eskaintzea; izan ere, horixe da “gure izateko arrazoia”.

Gure ardura asistentzia hutsa baino zerbait gehiago eskaintzea da. Erabiltzaile guztientzako giro egokia lortu nahi dugu, eta ostaturik erosoena eskaini nahi dugu.

Gaur egun esan genezake, San Sebastian Klinika Bizkaiko Osasun Pribatuaren eredua dela, hau da, Zentro garrantzitsu eta modernoa. Erakunde guztiak bezala, Gizartearekin konprometituta dago, haren beharrei erantzuten die eta hobetzeko prozesu etengabean dago. Hori guztia, erabat prestatutako profesionalek bideratzen dute, eta hau, zalantzarik gabe, etorkizunerako erronka da.

Amaitzeko, Zuzendaritzako kideok eskerrak eman nahi dizkizugu eskaini diguzun arretagatik, eta jakinarazi nahi dizugu zure esku gaudela behar duzun edozein informazio eskaintzeko.

ZUZENDARITZA


 
Clínica V. San Sebastian: Rafaela Ibarra 25, 48014 Bilbao (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Fax: 94 476 05 96 / email: cvss@clinicass.com
Diseño: Kernet, internet y nuevas tecnologias