Pazientea >> Alta

Zure alta medikoaren unea heldu da. Zure medikuak aurretik jakinaraziko dizu irteera prestatzeko eta logela eguerdiko 12:00ak baino lehen libre uzteko.

Irten orduko, logela berrikustea gomendatzen dizugu, baliteke zerbait ahaztu izana.

Txosten medikoa emango dizugu. Bertan prozesuaren laburpen txiki bat, tratamendua eta etxean jarraitu beharreko gomendioak dituzu. Erizainek egindako ikerketa analitiko eta erradiografiak emango dizkizute nahi izanez gero.

Klinikatik irten orduko ziurtatu jakin behar duzun guztiaz galdetu diezula mediku zein erizainei.

Klinikatik irten orduko ziurtatu Administrazio Zerbitzuan dena ondo dagoela eta asistentziako bolanteak eman dizkizutela, baita beharrezko estrak eta sortutako gastu guztiak ordainduta daudela.

Aurreko zeregin hauek errazteko, logelatik bertatik dei dezakezu Administraziora barne deien bidez, 2640, 2641 edo 2603ra, bazoazela esateko eta faktura prestatzeko.

Administrazioa beheko solairuan bertan dago, atari nagusiaren ezkerreko aldean.

Administrazio ordutegiak

  NEGUKO ORDUTEGIA

    Irailaren 16tik ekainaren 15a arte:
    Astelehenetik Ostiralera: 8:30 - 18:30
    Larunbatetan: Itxita

  UDAKO ORDUTEGIA

    Ekainaren 16tik irailaren 15a arte:
    Astelehenetik Ostiralera: 8:30 - 15:00
    Larunbatetan: Itxita

V. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com