Pazientea >> Harrera

Klinikara heltzean
Klinikara heltzean, atari nagusian, bi alde dituen mostradorea aurkituko duzu. Mostradorearen erdialdean izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizun Informazio Zerbitzua dago.
Klinikara Larrialdi Zerbitzu baten bidez helduz gero eta ospitaleratzen bazaituzte, sarrera zerbitzu beretik egingo da.
Sarrera aurretiaz programatua badago, Harrera Zerbitzura joango zara zuzenean.
Harrera zerbitzua
Gelan sartzeko, atari nagusiaren eskumaldean dagoen igogailuaren alboko atea dago.

Zure identifikazio zuzena egin ahal izateko hurrengo agiriak eraman behar dituzu:
Nortasun Agiri Nazionala.
Zure medikuak emandako ingresuaren partea.
Mutua edo Aseguru erakunde bateko kidea bazara, zure ingresua baimentzen duen bolantea eta aseguratuaren txartela ekarri beharko dituzu. IMQ-k bezeroarentzako arreta zerbitzua Klinikan bertan dauka, Harrera parean.
Itxaron gelan zain zauden bitartean inprimaki batzuk eman ahal dizkizugu zure afiliazio datuak ondo betetzen joan zaitezen. Garrantzitsua da datuak argi eta zehatz idaztea, ondo identifikatzeko.
Zure ingresua baieztatu ondoren, Harrerako langileek dagokizun logelara lagunduko zaituzte eta erizaintzako ekipoaren tutoretzapean geldituko zara.
Harrera Zerbitzuan eskumuturreko bat jarriko dizute zure izen-abizenekin eta ingresuaren datuekin. Hau ez duzu Zentrotik irten arte erantzi behar zure segurtasun klinikoa hobetzeko, horrela, zure identifikazioa bermatu ahal izango dugu momentu guztietan.
Harrera ordutegiak
NEGUKO ORDUTEGIA
Irailaren 16tik ekainaren 15a arte:
Astelehenetik Ostiralera: 7:30 - 20:00
Larunbatetan: 8:30 - 13:00UDAKO ORDUTEGIA
Ekainaren 16tik irailaren 15a arte:
Astelehenetik Ostiralera: 7:30 - 20:00
Larunbatetan: ItxitaV. San Sebastian Klinika: Rafaela Ibarra 25. 48014 Bilbo (Deusto) / Tlf.: 94 475 50 00 / Faxa: 94 476 05 96 / e-posta: cvss@clinicass.com